Zer da Hospitalitatea?
Urtero milioika pertsonak beren etxea utzi behar dute gerra, jazarpen politikoa, hondamendi naturalak, degradazio ekologikoa, bizitza aurrera atzeratzeko bitartekorik eza eta haien bizitza edo askatasuna arriskuan jartzen duten beste hainbat egoera direla eta.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik inoiz iritsi den errefuxiatu kopuru handiena iristen ari da Europara gaur egun.
Errealitate horrek laguntzera deitzen digu eta hausnartzera behartzen gaitu: zer-nolako gaitasuna dugu harrera egiteko, sufrimenduarekin enpatizatzeko eta hainbesteko samina, desberdintasuna eta bidegabekeria sortzen dituzten kausak eragozteko?
Hospitalitate-kanpaina Jesusen Lagundiko Sektore Sozialeko erakundeek sustatzen dute; haren bidez, gure ezagutzak eta indarrak batu nahi ditugu, migratzaileei elkartasuna agertu eta barnean hartuko dituen kultura bat sustatzeko, haiekin batera. Ulermenean, laguntzan, babesean eta ongietorrian oinarritutako eremu bat sortu nahi dugu, abegia, lankidetza, eragina, sentsibilizazioa eta hezkuntza baliatuz.
Hospitalitate bideak 2020
Mundu osoan zehar hedatu den pandemiak ororen gainetik zuhurrak izatera behartzen gaitu, guztion osasuna eta ongizatea zaintzeko. COVID-19aren krisi sozial eta ekonomikoak bereziki kalteberatasun handiko egoeran dauden pertsonak kolpatzeko itxura du; besteak beste, lekualdatutakoak eta errefuxiatuak.
Horregatik, aurten, larrialdi betean gauden honetan, indarkeriatik eta pobreziatik ihesean eta etxetik urrun aurrera ateratzeko borrokan ari diren guztiak gogoratu nahi ditugu. Haien azalean jarri eta elkartasun-zubiak eraiki nahi ditugu: haien bidea gure bidea da.