LOIOLA | HOSPITALITATE BIDEAK 2025
#Caminos de Hospitalidad migratzera behartuta dauden pertsonekiko elkartasun – eta inklusio-kultura sortzeko ekimen bat da. Aurreiritziak atzean utzi eta itxaropenezko eta beste kultura batzuekin elkartzeko anaitasunezko kultura eraiki nahian.
Noiz. Ekainak 15, igandea (10:00 – 17:30)
Non. Loiolan
Pertsona guztiek indarkeriarik gabe bizitzeko eta bizimodu duina izateko duten eskubidea aldarrikatzeko jardunaldia.
Abegikortasunak gure itxaropena indartzen duelako, Itxaropena Bidea da.
ZER GERTATUKO DA LOIOLAN. #CAMINOSDEHOSPITALIDAD2025
(Elkar) entzun eta begiratu. Begirada bat errealitateari. Gizarte inklusiboa eta solidarioen eraikuntzari buruzko ibilbidea.
Ibili. Gerraren eta indarkeriaren izugarrikeriatik ihes egiten duten eta beren bizitza salbatzeko ibili behar duten pertsona guztiei omenaldia. Bakearen, elkartasunaren eta abegikortasunaren alde ibiltzera ateratzen gara.
Errebindikatu. Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen alde mobilizatzen gara. Neurri politikoak behar ditugu, nahitaez lekualdatutako pertsonen babesa eta harrera bermatzeko.
Ospatu. #CaminosDeHospitalidad ekimenaren bidez, itxaropenezko etorkizuna sortu nahi dugu.
Bildu zure jendea eta hurbildu Loiolara! Zure zain gaude!