Urtero milioika pertsonak beren etxea utzi behar dute gerra, jazarpen politikoa, hondamendi naturalak, degradazio ekologikoa, bizitza aurrera atzeratzeko bitartekorik eza, eta haien bizitza edo askatasuna arriskuan jartzen duten beste hainbat egoera direla eta.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik inoiz iritsi den errefuxiatu kopuru handiena iristen ari da Europara gaur egun.
Errealitate horrek laguntzera deitzen digu, eta hausnartzera behartzen gaitu: zer-nolako gaitasuna dugu harrera egiteko, sufrimenduarekin enpatizatzeko eta hainbesteko samina, desberdintasuna eta bidegabekeria sortzen dituzten kausak eragozteko?
Hospitalitate kanpaina Jesusen Lagundiko Gizarte Sektoreko erakundeek sustatzen dute; haren bidez gure ezagutzak eta indarrak batu nahi ditugu, errefuxiatuei eta migratzaileei elkartasuna agertu eta barnean hartuko dituen kultura bat sustatzeko, haiekin batera. Ulermenean, laguntzan, babesean eta ongietorrian oinarritutako eremu bat sortu nahi dugu, abegia, lankidetza, eragina, sentsibilizazioa eta hezkuntza baliatuz.
2019 Hospitalitate bideak?
Hospitalitate bideak proposamenaren bidez, errefuxiatuak eta migratzaileak abegiz hartuko dituen hospitalitate-kultura baten alde mobilizatu nahi dira herritarrak.
Hospitalitate kanpainaren esparruan, errefuxiatu eta migratzaileekin batera martxa solidarioan parte hartzera animatzen dugu, herritarrak kultura abegitsuaren alde daudela nabarmentzeko.
Haien alboan ibili nahi dugu, indarkeria gaitzesten dugula adierazteko, eta Europan inklusio eta harrera kulturaren alde egiteko. Eta, jakina, zuk ere gurekin bat egitea nahi dugu; familiarekin, lagunekin, gelakoekin, komunitatearekin… ibiltzera atera zaitezela. Behar zaitugu!
2019ko Martxa Solidarioa Nafarroan eta Euskadin
Euskadin eta Nafarroan maiatzaren 19rako (igandea) antolatzen ari gara «martxa solidarioa».
Aizpurutxotik aterako gara (Gipuzkoan, Urretxu eta Zumarraga artean), eta Loiolako Santutegira iritsiko gara (Azpeitia); han, migratzaileentzako hospitalitate-kulturaren aldeko manifestu bat irakurriko dugu.
Bide berde eder bat zeharkatzen duen 10 kilometroko ibilbide bat da.